XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lur huntan nior ez zen hari oartzen.

Bainan Zeruko Aitak, bere Semearen amatzat, hautatua zuen.

Emana zion biotz bat, bertzeak baino miletan ederragoa; eta denak baino maiteago zuen.

Jainko maiteak hainbertze maitatu dunaz geroz eta hain ederra denaz geroz, guk ere maitatu behar dugu.

4- Zeruko Aitak, bere Semearen ama izan nahi zuenez galdetu gabe, hartu du? Ez, zerutik igorri dio aingeru bat galdez.

Aingeruak, Jainko maitearen adiskideak dire harekin zeruan bizi direnak; Jainko maitea bezala, gorputzik gabe dire.

Artetan, Jainko maiteak lur huntarat egortzen ditu.

Bakotchari igorri dauku aingeru bat, espres-espresa gure zaintzeko: hura gure aingeru begiralea da.

Andre Dena Mariari, aingeru ederrenetarik igorri dio Jainko maiteak.

5- Zer erran zion aingeruak Andre Dena Mariari? Aingeruak Agur, graziaz betea erran zion Andre Dena Mariari; gero galdetu zion, nahi zuenez Jainkoaren Semearen, Jesus deituko zuenaren Ama izan.